Arrikrutz Oñatiko Kobak

Erkidegoko mendi gailurrik garaienen babesean, Aizkorri mendilerroaren bihotzean, Arrikrutz-Oñatiko koba aurkitzen da. Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetako bat izanik, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea da. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako kobazulo hau ikerkuntza espeleologiko eta paleontologikoetan aintzindarietako bat izan da.

Arrikrutz: Antzinako animali artean

Arrikrutz-Oñatiko koba berezia da bertako aurkikuntza paelontologikoengatik. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa.
Azken hau dugu, orain arte, Arrikrutzeko kobetan egin den aurkikuntzarik garratzitsuena. Lehoi mota hau Eurasian bizi izan zen duela 300.000 eta 10.000 urte bitartetan eta inoiz izan den felido handietako bat zen. Arrikrutzeko galerietako batean aurkitutako eskeleto osoak 35.000 urte inguruko datazioa du.

“Seigarren kontinentera” bidaia

Gipuzkoaren bihotzera bidaia proposatzen dizugu, “Seigarren kontinente” deritzonera. Zure neurrira gehien egokitzen den aukera hautatzea besterik ez duzu.

53 Galeria: pasarelazko bisita.
EspeleoTxiki. Dibertsioa familian.
EspeleoArrikrutz. Abentura Arrikrutz-en.

Erreserba egitea beharrezkoa da 943082000an edota arrikrutz@onati.eus helbidean.

Ez dira animaliak onartzen.

Informazio gehiagorako
943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus. ONLINE erreserbak egiteko.
Bisita ordua baino 15 minutu lehenagoz harreran egotea beharrezkoa da.

logo-turismofamiliareuskadi_h_eusk